INGELESAREN MAILA NEURTZEKO AZTERKEAK : SARRERA LABURRA

Munduan zehar, zenbait azterketa daude, dakizun ingelesaren maila neurtzeko. Funtsean, bi mota daude: Britainiarrek antolatutakoa (oraingoz, famatuenak Cambridge-ko Unibertsitatekoak dira) eta iparramerikarrek antolatutakoa, TOEFL hain zuzen ere. Euskal Herrian, gehienbat prestatzen direnak Cambridge-enak dira, baina Estatu Batuetako edo Asiako unibertsitateetan ikasketak nahi dituztenek TOEFL azterketa atera behar dute.

Cambridge-ko Unibertsitatekoek  zenbait azterketa eskaintzen dituzte,  6 mailatan. TOEFL maila First Certificate/Advanced mailakoa da, gutxi-gora behera.

ARRAKASTA LORTZEKO ESTRATEGIA

Oro har, Morris Academyren estrategia argi eta garbi dago:  Azterketa prestatzeko liburuak erosi eta gero, jo eta ke aritu, ahal dena eginez. Horrela, badakizu, neurri handi-handi batean, zer aterako zen  azterketan  eta hori ez da gauza makala. 

Kontuan hartu behar da, gauza bat ingelesa jakitea da, beste gauza bat da azterketa bat gainditzea.  First Certificate Azterketaren maila, gutxi-gora behera, EGA azterketaren maila baina pittin apalagoa, B2 vs. C1. Euskal Herrian, jende askok ederki daki euskaraz, barra-barra mintzatzen dira, eta, hori gutxi balitz, horietako asko euskararen bitartez hazi eta hezi dituzte baina, arrazoi askorengatik, behar baino gehiagok ez dute EGA gainditzen.  Zarauzko edo Hernaniko jende askok Instituto de Cervantes azterketak egingo balitu ( adib. Diploma de Español, Nivel Intermedio), segur aski antzeko emaitzak ikusiko genituzke. Modu berean, batzuek uste dute, behin herrialde ingelesdunetan egon eta gero, eta hitz egiteko erraztasuna lortuz gero, horrelako azterketa gainditzea kontu erraz-erraza izango dela. Zergatik ote da:  Ingelesez erraz hitz egiten badute ere, ez dakite idatzizko ingelesez behar bezala. 

Esanak esan, ikusiak ikusi, ikasleek First Certificate azterketa gainditu ahal izateko, ingeles irakasleak edo ingelestegi batek honako hau egin behar du ikasleok behar bezala prestatzeko:

  • Mintzamena landu behar da, ahoskera hobetuz. 
  • Idazlanak zuzentzea eta hizkuntza-erregistroak irakastea
  • Ikasi beharreko hiztegia hautatu eta irakatsi, baita azterketa gainditzeko estrategia ere.  
  • Gramatika eta hiztegiari buruz, dagozkien galderak ongi eta modu egokian erantzutea  

Gainerako guztia ikasle berberak egin lezake, denbora eginkizunari emanez, Cambridge azterketa liburuek erantzunak baituzte. Irakurmena eta entzumena lantzeko ariketak etxean ere egin daitezke. Beraz, ingelestegiak goiko lau puntutan ezin bestekoak dira.