Lanbidea

  • Lexikografoa
  • Idazlea
  • Hizkuntzalaria
  • Ikastetxeetako irakaslea
  • Unibertsitateko irakaslea
  • Itzultzailea

Kronologia Pertsonala

1957an jaio zintzen Denverren (Colorado). Gurasoak: Roy E. Morris, Jr. eta Nancy P. Morris

  • 1961ean gurasoekin Arvadara (Colorado) joan nintzen bizitzera
  • 1964an gurasoekin Oklahoma Cityra (Oklahoma) joan nintzen bizitzera
  • 1967an gurasoekin Luandara (Angola) joan nintzen bizitzera
  • 1969an gurasoekin Jacksonera (Mississippi) joan nintzen bizitzera
  • 1971n gurasoekin Boulderrera (Colorado) joan nintzen bizitzera
  • 1972-1975 urteetan bigarren hezkuntzako ikasketak egin nituen Fairview High School institutuan
  • 1975ean unibertsitate-ikasketak hasi nituen Coloradoko Unibertsitatean, Boulderren (Colorado)
  • 1976an Provoko Brigham Young Unibertsitatera (Utah) aldatu nintzen
  • 1978an Nazioarteko Harremanetan lizentziatu nintzen Brigham Young Unibertsitatean
  • 1979. urte-hasieran (urtarrilaren 1ean) Euskal Herrira bidaiatu nuen: lehenik Iruñean bizi izan nintzen, gero Lazkaon eta azkenik Beasainen Uda hartan baserri batean egin nuen lan lastoa eramaten eta belarra mozten. Morris hiztegiaren proiektua 1979ko martxoan hasi zen.
  • 1979ko urritik 1981era bitartean “Humanitateak” ikasi nituen Nafarroako Unibertsitatean, Iruñean
  • 1980an Finlandian pasa nuen uda. Ingeleseko eskolak eman nituen eta finlandiera ikasi nuen
  • 1982an Maite Larriparekin ezkondu nintzen eta Boulderrera (Colorado) joan nintzen bizitzera hizkuntzalaritza-ikasketekin jarraitzeko
  • 1984an master bat egin nuen hispaniar hizkuntzalaritzan eta hizkuntzalaritza orokorrean Coloradoko Unibertsitatean. Nire seme zaharrena jaio zen, Joanes. Zarautzera (Gipuzkoa) etorri nintzen bizitzera
  • 1987an nire bigarren semea jaio zen, Garikoitz
  • 1988an hirugarrena jaio zen, nire alaba, Amaia. Morris Academy sortu nuen.
  • 1991n bertako herritartasuna lortu nuen
  • 1995ean Morris Academy Trinitate Kaleko 8. zenbakiko 1. solairura lekualdatu zen
  • 1998an, 19 urte eta gero, azkenik ere Morris hiztegiaren fruituak azaldu ziren, eta Morris Student ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegi elebiduna argitaratu zen. Hasiera batean faszikulutan editatu zen “Egunkaria”n. Morris Student Plus eta Morris Pocket hiztegiak urte horretan bertan argitaratu ziren; irailean, hain zuzen ere. Orduz geroztik, Morris hiztegiak ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegi nagusiak bihurtu dira, nagusi eta ia bakarrak.
  • 2001ean ingeles filologiako lizentziatura amaitu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean
  • 2002an hiztegia Eusko Jaurlaritzaren web-gunean zintzilikatu zen
  • 2004an Morris Academy Santa Marina kaleko 3. zenbakiko etxabera lekualdatu zen

________________________________________

CV

CURRICULUM VITAE AKADEMIKOA

  • 1975-1976 Coloradoko Unibertsitatea
  • 1976-1978 Brigham Young Unibertsitatea
  • 1979-1981 Nafarroako Unibertsitatea
  • 1981 Iowako Unibertsitatea
  • 1982-1984 Coloradoko Unibertsitatea
  • 1996-2001 Euskal Herriko Unibertsitatea (egun tesia idazten ari naiz)

 

TITULU, ZIURTAGIRI ETA DIPLOMA AKADEMIKOAK

  • Politika Zientzietako (Nazioarteko Harremanetako) lizentziatura Brigham Young Unibertsitatean (EEUU, 1978)
  • Hispaniar Hizkuntzalaritzako masterra Coloradoko Unibertsitatean (EEUU, 1984)
  • Hizkuntzalaritza Orokorreko masterra Coloradoko Unibertsitatean (EEUU, 1987); tesiaren izenburua: “On the Incorporation of the Addressee in the Basque Verb” (euskarazko aditzetan hartzailea gehitzeari buruz)
  • Ingeles Filologiako lizentziatura Euskal Herriko Unibertsitatean (2001eko otsaila)
  • Donostiako Hizkuntza Eskolak emandako ingeleseko gaitasun-agiria.
  • Euskaltzaindiaren “D Maila” diploma (E.G.A. ziurtagiriaren baliokidea), 1984an
  • E.I.T (Euskaraz Irakasteko Trebetasuna) Ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emana 1994an
  • Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria, Euskal Herriko Unibertsitateak emana (2001) •Doktoretza-kurtsoa amaitua, egun tesia amaitzen.

 

ELKARTE ERUDITUETAKO

  • Euskaltzaindiaren Literatura Batzordeko kide (1985-1987)
  • Euskal Idazleen Elkarteko kide eta elkarte horretako zuzendaritza-batzordeko kide 1987-1988.
  • Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide

ESPERIENTZIA PROFESIONALA

  • Iowako Unibertsitateko gaztelania-irakaslearen laguntzaile (1982)
  • Coloradoko Unibertsitateko gaztelania-irakaslearen laguntzaile (1983-1984)
  • Euskara-irakasle “Unibertsitate Ikasketak Euskal Herriko Partzuergoan” izeneko programan (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nevada-Renoko Unibertsitatea) (1986-1988)
  • Usurbilgo lanbide-heziketako institutuko irakasle (1993-1994)
  • “Udako Euskal Unibertsitatean” (UEU) irakasle 1996ko uztailean “Euskaratik Ingelesera itzultzea” izenburudun ikastaroan.
  • Itzulpengintza eta Interpretazioko irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean 2003. urtean
  • S.L. akademiaren jabe eta zuzendaria (1987-). Ingeles-eskola eta argitaletxea da akademia

 

ARGITALPENAK

  • “Antología de la Narrativa Vasca Actual” liburuaren ingeleserako itzulpena (Contemporary Basque Fiction) University of Nevada Press unibertsitateak argitaratua
  • Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko ingeles-irakaskuntzarako programen egilea (6. mailatik bigarren hezkuntzako azken mailarainoko programak) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin (1987).
  • Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ingeleserako itzulpena, Euskaltzaindiak argitaratua 1995ean
  • Lonely Planet Publications argitaletxeak argitaratutako Languages of Western Europe (Europaren mendebaldeko hizkuntzak) liburuko euskarari buruzko kapituluaren egilea
  • Lonely Planet Publications argitaletxeak argitaratutako Spain Phrasebook (Espainiarako elkarrizketa-gida) liburuko euskarari buruzko kapituluaren egilea 1997
  • Euskaltzaindiaren Atlas Linguistikoa euskaratik eta gaztelaniatik ingelesera itzuli 1997an
  • Morris Student Euskara-Ingelesa English-Basque hiztegiaren egilea, Klaudio Harluxet Fundazioak argitaratua 1998an. Online argitalpena 2001. urtean atera zen Eusko Jaurlaritzaren web-gunean.
  • Morris Pocket Euskara-Ingelesa English-Basque hiztegiaren egilea, Klaudio Harluxet Fundazioak argitaratua 1998. urtean
  • Egun Morris Magnum Euskara-Ingelesa English-Basque hiztegia egiten. Amaitutakoan, gaur arte euskaraz egin den hiztegi elebidunik handiena izango da.
  • Morris Thai-English Morris hiztegia egiten ari gara.
  • Chinese-English Morris hiztegia egiten ari gara.

 

IKERKETA-PROIEKTUAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

  • Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza bat eman zuen ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegia egiteko 1985ean.
  • Morris Student Plus hiztegia Eusko Jaurlaritzaren web-gunean www.euskadi.net/morris helbidean online zintzilikatzeko proiektua. Proiektua 2001. urtearen hasieran onartu zen, eta 2001eko urrian hiztegia online zintzilikatu zen. Webeko euskara-ingeles hiztegi bakarra da egun eta euskarazko etimologia asko biltzen ditu, bai eta Britainia Handiko eta Estatu Batuetako ingelesaren ahoskera ezagutu ahal izateko 45.000 soinu-fitxategi ere.

 

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

  1. Nahastuta nago. Zein da zehazki zure izena, “Mikel Morris” ala “Michael Morris”?

Biak, egia esateko. Bi herritartasun ditut, hiru ditudala ere esan nezake. Dokumentu estatubatuarretan nire jaiotza-izena ageri da, eta herrialde honetako dokumentuetan, berriz, nire izena euskarara itzulita ageri da. Lanean “Mikel Morris” idazten dut, “Michael Morris” pila bat daudelako baina “Mikel Morris”ik apenas ez.

Gainera, akademiatik kanpo euskaldun gehienek “Mikel” deitzen didate, eta akademiako ikasle gehienek, berriz, “Michael”. Zarauzko jende askok “Morris” soilik erabiltzen du ni izendatzeko, baina egia esan niri ez zait asko gustatzen. Estatubatuarrek “Mike” deitzen didate. Finlandiarrek, berriz, “Mikko” eta thailandiarrek ไม่ค์ “Mai”. Txinan, nire izena 马梦书 “Mǎ Mèngshū” da. Beraz, esan daiteke izen askoko gizona naizela.

  1. Zenbat denbora behar izan zenuen hiztegiak egiteko?

Morris Student hiztegia egiteko 19 urte inguru behar izan nituen, baina Morris Pocket hiztegia egiteko askoz ere gutxiago behar izan nuen, Morris Student hiztegia nuelako oinarri gisa.

1979ko martxoaren 15ean hasi nuen hiztegia eta 1998ko otsailera arte ez zen argitaratu. Hasieratik izan banitu dirua eta babesa, askoz ere lehenago amaituko nukeen. Inork ez zuen nigan sinesten oso gaztea, ezezaguna eta atzerritarra nintzelako. Adituek esaten zidaten proiektua handizalea zela eta ez zela inoiz argitaratuko. Hiztegia pertseberantziari eta erabakitasunari esker sortu da, eta “adituei” jaramonik ez egiteari esker.

  1. Zure ustez, zein da herrialderik onena bertan bizitzeko?

Zaila da galdera hori erantzutea. Herrialde bakoitzak alderdi positiboak eta alderdi negatiboak ditu. Jende gehienarentzat normalean bizitzeko herrialderik onena jaiotzen eta hazten ikusi dituen herrialdea izaten da, familia eta lagunak dauden herrialdea. Haur nintzenean leku askotan bizi izan nintzenez, ez nituen sustrai sendoak egin inoiz. Euskal Herrian bizitzea erabaki nuen hemengo gauza asko gustatzen zaizkidalako, esaterako, hizkuntza, janaria eta kultura. Bestalde, uste dut Boulder (Colorado) oso leku atsegina dela bertan bizitzeko, baina uste dut munduan badirela bizitzen jartzeko moduko beste leku zoragarri asko.

  1. Zer zara zu, estatubatuarra, euskalduna, espainiarra, martearra…?

Coloradon jaio nintzeneta bizitzako lehen 10 urteak AEBetan pasa nituen, gero hiru urte Afrikan, gero AEBetara itzuli nintzen eta azkenean hemen amaitu dut. Lotura handia sentitzen dut bizi izan naizen leku guztiekiko. Bizitzako zatirik handiena Zarautzen pasa dut, eta nahiz eta pertsona askok “yanki”tzat naukaten, sentimendu sakonak ditut bizi naizen herrialdearekiko. AEBetan europar antzekoa naizela diote, eta Euskal Herrian, berriz, euskaraz hitz egiten dakien estatubatuar bat besterik ez naiz (batzuetan ingelesa naizela ere uste izaten dute). Bietarik naiz eta, aldi berean, ez bata ez bestea. Ez dut munduko hiritartzat nire burua, horrek esan nahiko bailuke etxean sentitzen naizela munduko edozein lekutan. Eroso sentitzen naiz herritartasun, arraza, erlijio eta ideologia desberdinetako jendearekin, baina Zarautzen bakarrik sentitzen naiz benetan “etxean”. Azken finean, bizitza erdia baino gehiago pasa dut Zarautzen, gainerako lekuetan baino denbora gehiago.

  1. Zenbat hizkuntza dakizkizu?

Erraztasunez irakurri, hitz egin eta idatzi ditzakedan hizkuntzak:

ingelesa, portugalera (nire bigarren ama-hizkuntza), euskara (hartu ditudan hizkuntzetako bat), gaztelania, katalana, frantsesa (pixka bat ahaztua egun), alemana (pixka bat ahaztua egun), italiera, afrikaans (ahazten hasia).

Hala-hola irakurri edota hitz egin eta idatzi ditzakedan hizkuntzak:

Thailandiera (nahiko ongi orain, baina mantso), txinera (ikasten ari naiz), laosera (hitz egin bakarrik egiten dut, ezin dut irakurri, baina thailandieraren antzekoa da), khmerera (moldatzeko moduan), suediera, daniera, norvegiera, nederlandera, esperantoa.

Hiztegiaren laguntzaz irakurri ditzakedan hizkuntzak:

Errusiera, finlandiera, galesa.

  1. Nola ikasi duzu euskara? Zergatik ikasi duzu?

1975ean, nire gaztelaniako irakaslearekin Iruñera joan nintzen familietako egonaldien programa batean parte hartzera. Egun batean, etxean hartu ninduen familiaren ahaide batzuekin nengoen. Ahaide haiek Lekunberrikoak ziren. Konturatu nintzen ez niela ezer ulertzen, elkarrizketetan sarri esaten zituzten gaztelaniazko “madarikazio”ak besterik ez. Iruñera itzuli nintzenean, “Cómo aprender vasco fácilmente” izeneko liburu bat erosi nuen, baina harekin euskara ikastea benetan zaila suertatu zen.

Unibertsitateko lizentziatura urtebete lehenago amaitzea lortu nuen, eta, beraz, urte sabatiko moduko bat izan nuen. Erabaki nuen Euskal Herrira itzultzea eta erokeria bat egitea: Lekunberrin entzundako hizkuntza ikastea.

Lagun batzuen lagun batzuen lagunen bidez, 1979ko urtarrilean Lazkaora joatea lortu nuen. Beneditarrek ez zidaten beren eskoletara batzen utzi, urrian hasiak zirelako. Baina utzi zidaten haien apartamentuetako batean bizitzen kantitate sinboliko baten truke. Beasaingo Alkartasuna Lizeoko irakasle-gelatik “ibiltzeko” aukera eman zidaten. Euskara ikasteko erabaki sendoa nuen, nahiz eta zaila izan garai hartan. Izan ere, ez zegoen ez telebistarik ez egunkaririk, eta irratia ere gutxitan entzuten zen. Eta hori gutxi balitz, jende askok ez zituen ulertzen nik batuan erabiltzen nituen hitzak. Azkenean, egoera oso aldekoa ez bazen ere, euskara ikastea lortu nuen. Ingeles-euskara hiztegi bat egiten hasi nintzen, amorratuta nengoelako halako hiztegirik eskuratzeko modurik ez izateagatik.

  1. Zer hizkuntza hitz egiten dituzu etxean?

Etxean ingelesez eta euskaraz hitz egiten dut. Nire emazteak ingelesa eta gaztelania erabiltzen ditu, eta seme-alabek hiruretako edozein. Babelgo dorrearen modukoa da.

  1. Zer gauza atsegin dituzu hizkuntzak ikasteaz, irakasteaz edo haiekin lan egiteaz gain?

Irakurtzea, banjoa jotzea eta korrika egitea atsegin dut. Lagunekin afari bikainak egitea ere oso gustuko dut.

  1. Nolatan etorri zinen Zarautzera bizitzera?

1984an, Donostiako St. George ikastetxe ingelesean lanpostu bat lortu nuen. Ez zitzaidan gustatzen Donostian bizitzea (jendetsuegia nire gusturako) eta kostako herri batean bizitzeko gogoa nuen. Aukeraketa Hondarribira eta Zarautzera mugatu zen. Gehiago gustatzen zitzaidan Zarautz eta horregatik etorri nintzen hona. Horixe izan zen dena.

  1. Jende askok ikusten zaitu Zarauzko itsas pasealekuan korrika.

Zenbat kilometro egiten dituzu egunean?

Egunean gutxienez ordu batez korrika egiten saiatzen naiz. Poliki egiten dut korrika baina gelditu gabe. Erresistentzia abiadura baino garrantzitsuagoa da.