Argitarapenak

Sarrera

Gaur egun bi Morris hiztegi daude: Morris Pocket Plus Basque-English English-Basque Dictionary eta Morris Student Plus Basque-English English-Basque Dictionary. Argitaratu zirenean, Morris hiztegiak berehala bilakatu ziren Euskal Herrian erabiltzen diren euskara-ingeles ingeles-euskara hiztegiak. Egun, munduko euskara-ingeles hiztegi erabilienak dira alde handiz, eta Euskal Herrian aurrez erabiltzen ziren euskara-ingeles hiztegi guztiak ordezkatu dituzte. Morris hiztegiak iraultzaileak dira beren esparruan; izan ere, beste hizkuntza bat ikasi nahi duten euskaldunentzat idatzi diren lehenengo euskal hiztegiak dira historian. Beste hiztegi guztiak euskara ikasi edo hobetu nahi duten gaztelania-, frantses- edo ingeles- hiztunentzat egin dira.

 

Morris Pocket Plus Dictionary

Morris Pocket Dictionary hiztegia ez da ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik erabiliena soilik; esan daiteke Euskal Herri osoan eta euskaraz irakasten duten ikastetxe guztietan erabiltzen den hiztegi nagusia dela. Horrek argi uzten du hiztegiaren erudizio sendoa eta erabilera zabala. Hiztegiaren bigarren argitalpena irailean atera zen, eta kontuan hartzen ditu Euskaltzaindiaren arau berriak eta hitz berriak (esaterako, “izpiritu” ordez “espiritu”, “ihardun” ordez “jardun”, blog, spam), 1998. urtetik hona haien erabilera zabaldu baita.

 

Morris Student Plus Dictionary

Lehenengo argitalpena 1998. urtean egin zen Euskaldunon Egunkariaren eranskin gisa. Bigarren argitalpena, zabalagoa eta irudi gehiagorekin, hilabete batzuen buruan argitaratu zen urte berean. Gaur arte, bigarren argitalpen hori da inoiz egin den ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik zabalena. Hiztegiaren egitura eta sarreren tratamendua orain arte argitaratu diren hiztegi elebidunen artean aurreratuena eta sofistikatuena da alde handiz, baita gaztelania-euskara euskara-gaztelania hiztegiak kontuan hartuta ere. Hirugarren argitalpena nahiko aurreratuta dago eta orain arte egin den euskarazko hiztegi elebidunik zabalena izango da, edozein euskara-gaztelania hiztegi baino zabalagoa. Gainera, euskara ikasi nahi duten ingeles-hiztunek ere eskuragarri izango dute laster edizio bat.

 

Abian diren hiztegiak

Une honetan, bi hiztegi-proiektu daude martxan; Morris Magnum English-Basque dictionary ingeles-euskara hiztegia eta Morris Thai-English Dictionarythailandiera-ingeles hiztegia. Diseinu-fasean dugu beste hiztegi bat: Morris Chinese-English dictionary txinera-ingeles hiztegia, hain zuzen ere.