USAKO UDARAK, MORRIS ERARA

Azken 25 urteotan,  Morris Academy ikasleak eraman ditu, Estatu Batuetan uda modu dibertigarri eta gogoangarrian igaro dezaten,. Bertan, ikasle bakoitza umeak dituen familia qqqhost batekin bizi da eta, horrela, USAko kultura bete-betean ikasten du, baita ingelesa ere, giro ingelesdun batean murgilduta.

Leku bakoitzean, Utahn zein Washingtonen, Akademiaren zuzendariak eta irakaslean bertan daude, ikasleen monitoreak, irakasleak, lagunak eta bitartekoak izan daitezen, Estatu Batuetan dauden bitartean.

Familia guztiak akademiak banan-banan etta arreta handiz aukeratzen ditu, gure ikasleek ondo baino hobeto pasatzeko!

ZERGATIK AUKERATU MORRIS ACADEMY?

Euskal Herrian, izen ona eta fidagarria dugu eta,  25 urte daramazkigu udako programa dibertigarriak eta arrakastatsuak antolatzen.

Hona hemen, bada, banako arrazoi batzuk, zergatik , gure ustez, arrakasta lortu dugun:

Utah Ongi Ezagutzen Dugulako

Utah Ongi Ezagutzen Dugulako

Gure ingelestegiak harreman estuak ditu Utahrekin, Morris Academyren zuzendariak bere unibertsitateko ikasketak bertan egin baitzituen.

Alidi berean, Mazi (Hernaniko gure irakasle natiboa) Washington, D.C. inguruan hazi eta hezi zen. Beraz, ziurtasun osoz esan dezakegu, leku bietako gauza ikusgarriak eta deigarriak erakutsiko dizkizuegula!

Guk Geuk Familia Amerikarrak Aukeratzen Ditugulako

Guk Geuk Familia Amerikarrak Aukeratzen Ditugulako

Familia, zu edo zure seme/alabarekin bizi izango dena, guk ardura handiz aukertakoak dira. Jakin badakigu, esperientziatik, egonaldiko programaren arrakasta familiaren egokitasun eta begikortasunaren esku dagoela.

Gu Geu Monitoreak Garelako.

Gu Geu Monitoreak Garelako.

Geure ikasleen segurtasun eta ongizatea interes handiz hartzen dugu eta horrexegatik Morris Academyko zuzendari berbera ikastaldearekin joango da. Egonaldi osoan bertan egongo da, sor litekeen edozer arazori aurre egin ahal izateko, Estatu Batuetako familiarekin etengabe harremanetan egongo delarik.

Gainera, Klaseak Ere Ematen Dira.

Gainera, Klaseak Ere Ematen Dira.

Gainera, astean hiru orduko eskolak ere eskaintzen dira. Irakaslea Morris Academyko zuzendaria da Utahn eta Washingtonen Amaia Morris.

Washington, D.C.ko programari dagokionez, bertako klaseak ez dira ingeles ikasgai arruntak baizik eta Washingtongo monumentuak eta leku historikoak ikusteko aukera ederra ,baita mundu-mailako museo bikainak bisitatzeko ere (eta dohainik dira, gainera!)  

Udako Programen Kokapenak

Interesatuta? Deitu Gaur!