Morris Metodoa

Irakasteko Metodo Tradizionala Berrikuntzarekin Ezkondu Da

Morris Academy hasi-hasieratik nabaritu  da, garrantzi hand-handia eman baitio helburu honi: ikasleei ingelesa modu dibertigarrian eta eragikorrean irakastea.

Baliteke, itxuraz,  hori erraz-erraza izatea eta edozein ingelestegik horrelako helburua izan lezake baina, gezurra badirudi ere, askok ez dute helburu hori lortzen edo, helburua lortzen baldin bada, ez da, sarri askotan, modu eraginkorrean egiten edo,  batzuetan, oso modu aspergarrian.

Horregatil. azken 30 urteotan, Morris Academy, metodologiari buruz, ondotxo funtzionatzen dituzten ideia tradizionalak kontuan hartzen ditu baina punta-puntako tekonologia modernoez baliatzen .. Gure metodologiaren oinarriak urteetan zehar funtzionatzen duten metodoak eta  30 urteko esperientza ezkontzen dira, baina, biak bateratzean, hortxe sortzen da ikasteko magia.

 

E-Ikaskuntza eta Ordenagailuek Lagundutako Ariketak

E-Ikaskuntza eta Ordenagailuek Lagundutako Ariketak

Hemen teknologiak zeregin handia dauka. Ikasle bakoitzak punta-puntako Mac ordenagailu bsy erabiltzeko aukera dauka. Ordenagailuotan,  guk sortutako programak dauzkagu, ingelesa lantzeko eta ikasteko. Gainera, orain, eta hau beste berrikuntza bat da, online ariketak egiteko aukera ere izango dute ikaslek.

Fun and Effective Teaching Methods

Fun and Effective Teaching Methods

Morris Academy-n, ikastea eta ondo pasatzea gure asmoa da. Gure irakasleak bizi-biziak eta dibertigarriak dira eta badakite, gainera, zer egin behar den, ikasgai bakoitza bai jostagarria bai baliagarria izan dadin. Ez dago ez testulibururik ezta klase aspergarririk ere!

Focus On Immersive Speaking

Focus On Immersive Speaking

Ikasgai eta klase bakoitzean, ingeles giroa sortzen dugu.  Behin gurean sartuz gero, ingelesez  hitz egin behar da, derrigorrez, nahitaez, eta kitto!  Noski, hitzaren bat jakin behar bada edo esaldiaren bat egiteko laguntza behar izanez gero, pozik lagunduko dizuegu.

Bringing the World to the Classroom

Bringing the World to the Classroom

Gure irakasleak jaotrriz ingelesdunak dira eta kultura anitzekoak.  Ingelestegi bietan, munduko lekuetako apingarria,, margozkiak eta gauzaki exotikoak ikusgai daude. Hemen, Morris Academy-n, mundua Euskal Herrira ekartzen dugu eta Euskal Herria mundura eramaten.