1988tik hona, ingelesa jo eta ke irakasten.

1988an, Mikel Morris, hiztegigile oso ezaguna bera, ingelesa ikasteko garrantzia gero eta nabarmenagoa zela, bai Zarautzen, baita Euskal Herria mailan ere. Garai hartan, halaber, soil-soilik espainera, zubi-hizkuntza bezala, erabiltzen zuten akademiek ingelesa irakasteko., euskara erabat baztertuz. Morrisek praktika hori aldatu zuen, euskarari ere tokia emanez, beste ikastegiek ez bezala. Egun, bai euskara bai espainera erabiltzen dira ingelesa ikasteko, ikasleen elebitasunez behar bezala baliatuz.

Harrez gero, gure ingelestegia asko handitu da eta eske handikoa da. Akademia oso ezaguna da Zarautzen eta hiztegia, halaber, oso ezaguna da Euskal Herrian zehar.. Morris Academy sortu zenetik, akademia asko sortu eta desagertu dira, handiak zein txikiak, baina gure akademiak hor dirau, beti bezain indartsu.  Kalitate handiko irakaskuntza eta hizkuntzak ikasteko metodo eraginkorrez eta interesgarriez baliatzearen emaitza da, gure arrakastaren oinarria.

DENA NOLA HASI ZEN

Mikelek Hiztegia Hasten Du

1979ko Martxoak 15

Michael Morris, Morris Academyren jabea eta ikasketa-burua,  egitasmo zail-zail eta iraultzailari ekin zion, azkean 19 urte iraun zuena,  eta, ondorioz, Ingeles-Euskarazko hiztegirik handiena eta ezagunena dugu

Morris Academy Sortzen Da

1988

Zarautzek kalitate handiko irakaskuntza behar zuela, ingelesa modu egoki-egokian ikasteko, eta behar hori bete nahian , Michaelek sortu zuen Morris Academy Zarautzen.

Ametsa Egi Bihurtua: Hiztegia Bokatuta!

Otsaila, 1998

19 urte buru-belarri, jo eta ke  jardun eta gero, lehenengo Morris hiztegia bukatu zuen. Egun, Euskal Herri mailan, gehien saltzen eta ezagutzen ingeles-euskara euskara-ingelesez hiztegia da.

Aurrera, Beti Ere

2017

Ea 30 urte igaro dira Morris Academy sortu zenetik eta, horrela, harro-harro eta pozaren pozez, beste ingelestegia beste lekuan  jarriko dugula jakinarazten dizuegu: Hernani!